Ariguneak, Euskaraldian zehar, euskaraz lasai aritzeko guneak izango dira.
Nola sortuko dira Ariguneak? Bertako kide guztiek euskara ulertu eta denek edo gehien-gehienek ariketa taldean egitea erabaki beharko dute. Entitatearen funtzionamenduan dagoeneko eratuta dauden taldeak edo espazioak dira, eta hizkuntza-praktikak euskarara aldatzea edo finkatzea dute helburu.
Bi motatakoak izan daitezke:
Zein entitateek hartu dezakete parte?
Mota guztietakoak: erakunde publikoek, gizarte eragileek, enpresek, kooperatibek, kultur eta kirol taldeek, etab.; tokian tokikoek, eskualde mailakoek, lurralde batekoek zein Euskal Herri osokoek. Parte hartzeko gutxienez, barne-arigune edota kanpo-arigune bat izatea bermatu behar dute.
*Arigunerik ez duten entitateei, norbanako bezala prozesuan sartzeko aukera emango zaie.
© 2020 Leioaztarrak
KULTUR LEIOA · Jose Ramon Aketxe Plaza, 11, 48940 Leioa