Leioaztarrak

Facebook Twitter

Datuen babeserako legea

 

Datuen Babeserako Araudi Orokorreko 13. artikulua betez (Europar Batasuneko Arautegia 2016/679), honako informazioa ematen dugu www.leioaztarrak.eus webgunearen bidez jasotzen diren datuen tratamenduari dagokionez:

 

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?

LEIOAKO UDALA

P4800042F

Jose Ramon Aketxe plaza 11, 48940 Leioa

94 607 25 76

euskarateknikaria@leioa.net

 

Zer helbururekin jasotzen ditugu zure datuak?

Leioako Udalak datu hauek LEIOAN EUSKARAREN ERABILERA AREAGOTZEKO EGINGO DIREN DINAMIKETARAKO erabiliko ditu.

Zenbat denboraz gordeko dira datuak?

Zure datuak horiek kentzea agintzen ez duzun bitartean LEIOAKO UDALAREN EUSKARA fitxategian gordeko dira.

Zerk legitimatzen gaitu zure datuak erabiltzera?

LEIOAKO UDALAK www.leioaztarrak.eus webgunearen bidez jasotako datuen tratamendua egiteko oinarri legala honako hau da:

aIzena ematerakoan eman diguzun berariazko baimena.

Nori utziko zaizkio zure datuak?

Datu emaileak baimena ematen du LEIOAKO UDALAK datuok EUSKARALDIAren ekimenean parte hartzen duten beste erakundeei uzteko, beti ere EUSKARALDIA ekimenaren xedetarako; hala nola EUSKARALDIAKO KOORDINAZIO MAHAIARI, eta EUSKALTZALEEN TOPAGUNEARI. Era berean, datu-emaileak baimena ematen du datuok SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRARI utz dakizkion ikerketa xedetarako.

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?

Datu-emaileak honako eskubideak burutu ahal izango ditu emandako datuen gainean:

Sarbide eskubidea: Datu-emaileak LEIOAKO UDALARI emandako datuak eskatu ahal izango dizkio, bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den edo ez baieztatzeko.

Zuzenketarako eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalen zuzenketa egiteko eskatu ahal izango dio LEIOAKO UDALARI berauek zuzenak ez badira edo behar bezala osatuak ez badaude.

Ezabatze eskubidea: Datu-emaileak LEIOAKO UDALARI bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango dio, besteak beste, datu horiek jaso ziren helbururako jadanik beharrezkoak ez badira.

Aurkaritza-eskubidea: Datu-emailea LEIOAKO UDALA bere datu pertsonalen tratamendua egitearen kontra agertu daiteke. Kasu horretan LEIOAKO UDALAK soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.

Tratamendua mugatzearen eskubidea: Datu-emaileak LEIOAKO UDALARI eskatu ahal izango dio behin-behinean eta erabilera zehatzetarako ez erabiltzeko bere datu pertsonalak. Kasu horretan LEIOAKO UDALAK soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.

Eramateko eskubidea: Datu-emaileak LEIOAKO UDALARI bere datuak erraz eskuragarriak diren formatu egituratu batean emateko eskatu ahal izango dio. Era berean bere datuak beste arduradun bati emateko ere eskatu ahal izango dio.

Baimena ematea ezeztatzeko eskubidea: Datu pertsonalak berariazko baimena emanez lortu badira, datu-emaileak baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango du edozein unetan.

Erreklamazioak aurkezteko eskubidea: Datu-emaileak Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, bereziki bere eskubideen egikaritza ez dela egokia izan uste badu. Erreklamazio hori bide telematikoa erabiliz egin daiteke, egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es), edo posta helbidera zuzenduz (C/ Jorge Juan, 6, 28001-Madrid)

 

Aipatutako edozein eskubide egikaritzeko, datu-emailea LEIOAKO UDALAREN posta helbidera edo helbide elektronikora zuzendu daiteke, bere NAN-aren kopia aurkeztuz, nortasuna egiaztatu ahal izateko.

leioa.net egunon