Leioaztarrak

Facebook Twitter

Gorka Azkarate

Ahobizi

Gustatzen zitzaidan, duela urte batzuk, alabarekin auzoko okindegira joatea. Ogi saltzaileak bertoko euskalkia egiten duten horietakoa, alabari beti galdetzen zion 'Ze guru'zu, seine?'
Goxo galdetzen zion eta opiltxo bat oparitzen zion.
Orain, noiz edo noiz, nik ere alabari 'Ze guru'zu, seine?' esaten diot. Ezin opiltxorik oparitu, baina.

Hartutako konpromisoa(k)

  1. Atzo baino gehiago hitz egingo dut euskaraz gaur
  2. Aurten libururen bat euskaraz irakurriko dut
  3. Dendetan euskaraz eskatuko dut
  4. Errenta aitorpena euskaraz egingo dut
  5. Euskarazko hedabideak kontsumitzen hasiko naiz
  6. Euskarazko wikipedia elikatuko dut
  7. Finantza eragiketak euskaraz izateko eskatuko diot nire entitate finantzariari
  8. Korrikan parte hartuko dut
  9. Kotxean noanean euskarazko irratiak entzungo ditut
  10. Lehenengo hitza beti euskaraz egingo dut
  11. Mugikorrean euskarazko sistema eragilea jarriko dut
  12. Nire enpresa, komertzio edota lantokian jendaurreko idatziak euskaraz (ere) jarriko ditut
  13. Nire haurrarentzat aisialdi edota kirol jardueretan begirale euskaldunak eskatuko ditut
  14. Nire haurrei euskarazko ipuinak irakurriko dizkiet
  15. Sare sozialetan euskaraz arituko naiz
  16. Udalari, nirekiko komunikazio guztiak, euskaraz izateko eskaria egingo diot
  17. Unibertsitate eta lanbide heziketako ikasketak euskaraz egingo ditut

Bestelako konpromisorik

Publizitatea erdara hutsean jasotzen dudanean, paperezkoa bada zuzenean edukiontzi urdinera. Elektronikoa bada, spam bezala sailkatuko dut.

atzera
leioa.net egunon